| ANTZERKI TAILERRA JARRI DUGU MARTXAN |
Sormena lantzeko asmoz, AED elkarteak antzerki tailerra jarri du martxan. Ikastaroa apirilaren 16an hasiko da eta ekainaren 18an bukatu. Gainera aparteko irakaslea izango dute, Iurgi Etxebarria, Kukubiltxo taldeko partaidea. Ikastaroaren prezioa 50 eurotakoa izango da eta 45 euro AEDko bazkideentzat. Beraz, barruan daramazun aktorea azalera atera nahi baduzu, hemen daukazu aukera eder bat! Izena emateko edo informazio gehiagorako, 943 77 12 28 edo AEDren egoitzara gerturatu zaitezkete. Animatu!
|
Ez dago iruzkinik