|
Jokin Zaitegi XXIII.sariketak badu jadanik irabazlea: Ibon Uribarrik jaso du Kutxak eskeinitako beka. Liburua udazkenean aterako da, Durangoko Azokaren bueltan. Saridunak esan digunez "lan sendoa dauka aurretik" Nobel saridunaren Arnasaren kulunka itzultzeko. Esan beharra dago, edizio honetan parte hartze handia izan dela, guztira 15 lan aurkeztu dira, itzulpengintza munduan erreferentzia bihurtu dela esan daiteke Join Zaitegi lehiaketa. Ibon Uribarri, Filosofian lizentziatu zen EHUn, eta gero Alemaniako eta Ingalaterrako zenbait unibertsitatetan ikasi zuen. Liburu hauek idatzi ditu: Amets harrigarrien bilduma (1988), Denbora eta arrazoimena: esperientziaren batasuna eta jarraitasuna: filosofi transzendentalaren sisteman (1998) eta Inmanuel Kant: bizitza eta filosofia. I. Kanten Arrazoimen hutsaren kritika itzuli du euskarara eta orain nobel saridunaren Arnasaren kulunka itzuliko du euskerara Kutxak eskeinitako bekarekin.
Egileen iruzkinak (0)
|
|
|