| BERTSO SAIO JENDETSUA |
Amaia Antzokia jendez bete zen atzo iluntzean, Maialen Lujanbio txapeldun berriak Arrasaten ze eskeiniko zuen ikusteko. Punta puntako bost bertsolari izan genituen gurean, Igor Elortza, Erica Lagoma, Jon Maia, Andoni Egaña eta Maialen Lujanbio. Boskoteak saio bikaina eskeini zieten bertara gerturatutako guztie. Adin guztietako jendea bildu zen, txikiak, gazteak, helduagoak, baina guztiek ondo pasatu zutela argi ikusi zen euren aurpegietako irribarrean.
|
Ez dago iruzkinik