SANTAMASETAKO BERTSO JAIALDIA
Egilea kultura, noiz 2009-12-10 10:42, Atala : AED elkartea

AED-k antolatu du aurten ere Amaiako ekitaldi jendetsua. Saioa arratsaldeko 20:00etan hasiko da, eta sarrera bakoitza 10 euroan salduko da. Sarrerak Monte eta Irati tabernetan, eta AEDko Pablo Uranga kaleko 4an eros daitezke. AED-ko bazkideentzat 8 euroan.

Ondorengo bertsolariak arituko dira Amaiako oholtza gainean:

- Andoni Egaña: 48 urte, Zarautz (Gipuzkoa). Bera da Txapelketa Nagusiko egungo txapelduna. 1993an, 1997an eta 2001ean ere txapela jantzi zuen. Finala zazpigarren aldiz jokatuko du.

- Maialen Lujanbio: 33 urte, Hernani (Gipuzkoa). Laugarren Txapelketa Nagusia du, eta 2001ean txapeldunorde izan zen. 2003an Gipuzkoako txapeldun geratu zen. Hernaniko bertso eskolan hasitakoa da.

- Jon Maia: 36 urte, Zumaia (Gipuzkoa). Hiru aldiz abestu du Txapelketa Nagusiko finalean; horietatik bitan, Donostiako belodromoan. Zumaiako bertso eskolan aritutakoa.

- Igor Elortza: 34 urte, Durango (Bizkaia). Bitan izan da finalista Txapelketa Nagusian: 2001ean eta 2005ean. Bizkaikoan bost aldiz jantzi du txapela. Durangoko bertso eskolan trebatutakoa da.

- Erika Lagoma: 28 urte, Lesaka (Nafarroa). Bera da Amaian arituko diren bost bertsolarietatik ezezagunena. Bortziritako bertso eskolan hasi zen bertsotan gaztetik. Hispaniar Filologia ikasketak bukatu dituela, gaur egun, Euskal Filologia ikasten dihardu. 2009ko Nafarroako Bertsolari Txapelketan hirugarren sailkatu zen. 2007ko Nafarroako Bertsolari Txapelketa: laugarren. 2008ko Nafarroako Bertsolari Txapelketa: laugarren. 2009ko Nafarroako Bertsolari Txapelketa: hirugarren.

Sarrerak eskuratu nahi dituenak, Monte eta Irati tabernan eros ditzake edo Pablo Uranga kaleko elkartearen egoitza. Egunean bertan ere sarrerak erosteko aukera egongo da Amaia Udal Antzokiko takilan.

PDF Inprimatu Bidali lagun bati Gorde zabaldun Gorde bildun Gorde del.icio.usen

Egileen iruzkinak (0) RSS feed comment

Ez dago iruzkinik

Zure Iruzkina gehitu



mXcomment 1.0.5 © 2007-2010 - visualclinic.fr
License Creative Commons - Some rights reserved