XXII JOKIN ZAITEGI SARIKETAREN IRABAZLEAREN BASARMORTUA LIBURAREN AURKEZPENA ARRASATEN
Egilea kultura, noiz 2009-12-04 08:46, Atala : AED elkartea

Ez zen jende askorik hurbldu atzo kulturateko Jokin Zaitei aretora, baina egon zen jendea gustura entzun zituen Jokin Zaitegi XXII.sariketaren irabazlearen hitzak. Basarmortua eleberria itzuli du Kutxak eskeinitako bekarekin.

Hamar hilabetez, buru belarri murgilduta egon da Basamortua euskarazko lanaren itzultzaile Luis Berrizbeitia eta “harreman oso estua” izan du eleberri honen istorioarekin. Itzulpen lana egiterakoan, jatorrizko testuari zeharo leiala izan edo itzulpen ulergarri bat egiteko hautua aipatu du. Luis Berrizbeitiak, adibidez, euskal onomatopeiak erabili ditu bere lanean, baliabide honek gauzak “argitu, indartu eta etxekotu” egiten baititu.



Liburu hau idazle frantsesaren estilo magiko eta ikuspegi mitikoaren adibide argia da. Nobelaren trama sinplea da oso eta liburuak osatzen dituen 424 orrialdeetan zehar, garai bitan kokatzen diren hari bi nahasten edo paraleloki garatzen dira. Bi bide hauen artean, baina, badago loturarik eta “elkarren arteko oihartzunak” eta bien arteko jokoa sortzen da irakurlearentzat. Batetik, XX. mende hasieran frantsesek fusilaren puntan obratutako Sahararen konkista odoltsua marrazten da; eta bestalde, XX. mende erdialdean matxinatutakoen ondorengo baten istorioa nahasten dira. Neska hau berberea da, Lala izenekoa eta Ipar Afrikako hiri izengabe bateko bazter auzo batean bizi da. Halako batean, etorkin bilakaturik, Marseillara iritsiko da, baina ez du inoiz galduko bere izaera alaia, ez bere begirada aratza, ezta bere jatorriaren oroitzapena ere.

Estilistikoki ere, bi bideak arras ezberdinak dira; bata narratiboagoa, zuzena eta ulerterraza den bitartean; beste bideak, Lala eta bere lurraren eta arbasoen arteko lotura adierazten du modu poetikoan. Modu honetan, bi gizarteen arteko borroka eta tentsioak agertzen dira eleberrian eta “gure gizartera heltzeko atzean geratu diren gizarteak” ekartzen dira gogora Basamortua liburuan. Izan ere, obra honen jatorrizko idazlea, Le Clezio idazlea, Maurizio uhartean, Nigerian edo Mexikon bizi izan zen eta bertako kulturekin harreman zuzena izan zuen. Inperialismo militarrak eta “kolonialismo politiko-militarra zein intelektual-sentimentala” islatzen dira nobelan.

Aurkezpen ekitaldiari amaiera emateko, Basamortua liburuaren pasarte batzuk irakurri ditu Xabier Mendigurenek ahots altuan eta gero, bertaratutakoek, zalantzak zein galderak zuzentzeko aukera ere izan dute. 

ARGAZKIAK

PDF Inprimatu Bidali lagun bati Gorde zabaldun Gorde bildun Gorde del.icio.usen

Egileen iruzkinak (0) RSS feed comment

Ez dago iruzkinik

Zure Iruzkina gehitu



mXcomment 1.0.5 © 2007-2010 - visualclinic.fr
License Creative Commons - Some rights reserved