JOKIN ZAITEGI
Egilea aed, noiz 2009-11-11 09:47 Atala :

 

 

 XXIII. Jokin Zaitegi Sariketa

 

 

 

Literatura Nobel Sariak euskaratzeko beka

2009

 

 

Arrasateko AED Elkarteak eta Elkar argitaletxeak, Kutxaren laguntzarekin, Jokin Zaitegi arrasatear idazlea gogoratzeko eta hark literatura unibertsala euskaratzen egindako ahaleginari jarraitzeko, XXIII. Jokin Zaitegi Sariketa antolatzen dute, aurtengo Literaturako Nobel saridunaren lana itzultzeko erabiliko dena, ondorengo oinarrien arabera:

1. 2009an Suediako Akademiak Herta Müller idazle errumaniar-alemanari eman dio Literaturako Nobel Saria, eta Jokin Zaitegi Sariketa honen helburua Müller-ek idatzitako Atemschaukel (Arnasaren kulunka) eleberria itzularaztea da.

2. Liburu hori itzultzeko gogoa eta gaitasuna dituen edonork har dezake parte lehiaketa honetan. Horretarako, obraren lehenengo orriak euskaratu beharko ditu, eta egindako lan horrexen hiru kopia bidali AED Elkartearen egoitzara (Pablo Uranga 4 behea, 20500 Arrasate), 2009ko abenduaren 18a baino lehen; ez da itzultzailearen izenik agerian jarriko, baina bai goiburu bat; itzultzailearen datuak eta telefonoa gutunazal itxi baten barruan adieraziko dira, eta sobre horren azalean goiburu bera errepikatu.

 

3. Lehen orri horiei dagokien jatorrizko testua antolatzaileek jarriko dute partehartzaileen esku, hauek eskatu ahala –telefonoz, idatziz nahiz e-mailez–. Internet bidez ere lortu ahal izango da testu hori, ondoko helbide honetan: www.elkarargitaletxea.com/jokinzaitegi

 

4. Joxe Austin Arrietak, Joxe Mari Berasategik eta Itati Marañonek osatutako epaimahaiak, jasotako itzulpenak aztertu eta haietako bat izendatuko du irabazle 2010eko urtarrilaren amaiera baino lehen.

 

5. Aurkeztutako lanek aski kalitaterik ez balute, saria hutsik utzi ahalko da. Kasu horretan, antolatzaileek aukera izango lukete itzulpen hori enkarguz norbaiti eskatzeko, bekako diru-kopuruaren truke.

 

6. Era berean, antolatzaileek aukera izango dute itzulpenerako proposatutako obraren ordez egile beraren beste lan bat hautatzeko, sariaren erabakia jakinarazi baino lehen, betiere. Lanaren luzeraren arabera egokitutako litzateke sariaren dirua ere.

 

7. Irabazleak 5.500 euroko saria irabaziko du Atemschaukel (Arnasaren kulunka) eleberria osorik itzultzeko: diru erdia jakinarazpena egitean jasoko du, eta beste erdia lan amaitua entregatu ostean. Lan amaitua 2010eko irailaren 30a baino lehen entregatu beharko du Elkar argitaletxean. Epeak beteko ez balira, edo itzulpenaren kalitatea nabarmen txarra balitz (epaimahaiaren iritziz betiere), sariaren bigarren zatia jaso ez eta lehena itzuli egin beharko luke irabazleak.

 

8. Elkar etxeak –eskubideak aurrez eskuratuta– argitaratuko du Atemschaukel (Arnasaren kulunka) eleberria euskaraz, eta 2010eko Durangoko Azoka izango da hori egiteko epemuga. Ale guztietan nabarmen aipatuko da Jokin Zaitegi saria, baita itzultzailearen izena ere, zeinak ez baitu galduko bere lanaren gaineko jabetza. Antolatzaileez gain, Kutxa babesleak ere dagokion tokia izango du edizioan.

 

9. Sariketa honetan parte hartzeak bertako oinarriak ontzat ematea dakar. Berauen ulermenean zalantzarik sortuko balitz, antolatzaileei dagokie erabakitzea.

 

Harremanetarako:

liburuak@elkar.com  943310267

aed@aedelkartea.com 943771228

 

Lagina

Gehiago irakurri...

 
Skate Festa
Egilea aed, noiz 2009-10-13 14:06 Atala :

 

ARGAZKIAK

Gehiago irakurri...

 
SANJUANAK 2009 BERTSO SAIOA
Egilea aed, noiz 2009-07-14 09:39 Atala :

 

 

 

Saioa herriko plazan eta eguerdiz egiteko apustua egin dugu. Formularekin asmatu dugulakoan gaude, baina ea hurrengoan  “Loentxo”k hain gogotik berotzen ez duen, bertsoak arkupeetatik entzun behar izan genituen eta!

 

ARGAZKIAK

Gehiago irakurri...

 
DRAGOI JANA 2009
Egilea aed, noiz 2009-07-14 09:15 Atala :

                        

 

 “Dragoia jan eta gero, euskaraz jo ta fuego” lelopean plazaratu genuen aurtengo afaria AEDk eta AEK-k. Gaueko epeltasuna lagun, 400 pertsona elkartu ziren, jai giro alaian, irudiko parrillariek erretako txuletak dastatzeko.  

 

                       ARGAZKIAK

Gehiago irakurri...

 
DENOK ELKARREKIN JAIALDIA
Egilea aed, noiz 2009-05-28 09:47 Atala :

                     

 9:00etan Mugarriz-Mugarri: Arrasateko landaredia eta paisaia ezagutzeko ibilaldia.

 

12:00etan Herriko historiari buruzko ibilaldia Arantza Otaduyren gidaritzapean.

 

12:00etan Munduko jan ezberdinak dastatzeko aukera: Pakistan, Nikaragua, Honduras, Kolonbia...

                          Ekinen laguntzaz.

 

12:00etatik 14:00etara, haurren esparrua: puzgarriak, tailerrak, goming, rrokodromoa, balantzak…

                         Txatxilipurdiren eskutik.

 

13:00etan hasi eta bazkarirarte, Txalapartariak eta Kantujira Arrasateko Portaloi taldearekin.

 

13:30etan Munduko dantza ezberdinak ikasi eta dantzatzeko aukera, Patxi Monterok zuzenduta.

 

14:30etan bazkaria Kantujirakoek alaituta: paella erraldoia.

Txartelak AED, Monte, Kajoi eta Iratin salgai. Bazkalostean ere kantuan egingo dugu.

 

16:00etan haurren esparrua irekiko da berriro ere.

                                                  

                      

                      

                          

 

 

 

 

 

 

 

 

 16:30etan bertso saioa:

 ·         Aitor Mendiluze

 ·         Erika Lagoma

 ·         Jon Maia

 ·         Xabier Silveira

 

  Gai jartzailea: Unai Elizasu

 

 

17:30etatik 18:00etara Goikobalu abesbatzaren emanaldia.

 

18:00etan erromeria txistulari, abeslari eta dantzariekin

 

 19:00etan antzerkia DOKE taldearen eskutik

 

 20:00etan Kontzertua:

   ·         Muskaria

   ·         Ain1

 

Gehiago irakurri...

 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 Hurrengoa > Amaiera >>

Orria 5 Zenbatetik 7