SAN ANDRES AUZOAREN INGURUKO HITZALDIA ANABEL UGALDEREN ESKUTIK
Egilea kultura, noiz 2009-11-25 09:55 Atala :
Hitzaldi hunkigarria eskeini zuen Anabel Ugalde auzotar eta arrasatearrak atzo San Andreseko alkatetzan. Jende mordoxka bildu zen eta guztiek adi adi jarraitu zieten historialariak emandako datu guztiei. Auzoaren lehenengo etxeak, baserriak eta Bedoñabe izenez ezagutzen zen eremua zein zen azaldu zuen, paraje "idilikoa" bezela deskribatu zuen, larrez betetakoa, zelaiez inguratutakoa. Gaur egunerarte, mendeetan izandako bilakaerari ere erreperatu zion, lehengo etxeak, baserri inguruko famili ekonomia jarduerak...
Parte hartze handikoa izan zen solasaldia, bakoitzak zekiena besteekin konpartitzeko aukerarik ez zen falta izan eta denak gustu handiz entzun zituzten historaariaren azalpenak, aurkeztu zire kezka guztiei, errepikatzeko modukoa, beraz.
Gure osasuna, gure ondasuna, hitzaldi zikloari bukaera emateko, Joseba Bidaurrazagaren bisita jaso zuen Kulturateko Areto Nagusiak. Mediku higiensita bilbotarrak hainbat kontseilu eman zituen gaixotasun arruntak nola senda daitezkeen jakiteko medikuntza higienista eta naturistaren ikuspegitik. Txertoen aurka posizionatu zen, azken batean ez direlako onuragarriak eta . “Nire seme-alabak ez dira inoiz txertatuak izan. Beste pertsonak bezala, noizean behin gaixotu dira. Baina txertoak ez du gorputza garbitzen uzten, eta ez du sistema inmunologikoa sendotzen. Ez litzateke A gripearen aurka txertatu beharko”.
Medizina nagusiaren antzutasuna salatu du ondorengo pasartearekin: “Nirekin ikasi zuen mediku batek, Basurtoko ospitalean aritu zen 40 urtez. Denbora tarte horretan ikusi zuen umetan txertoa hartzen zutenak ez zirela sendatzen helduak izanda ere. Mediku horrek azkenean bere lanpostua utzi zuen”.
Bidaurrazagaren hitzetan, “gaixotasuna ez dator kanpotik, gure barruan dago eta bizi-indarrarekin zerikusia dauka”.
Entzule batek galdetu dio “Baina… ze egingo dut ba gripea hartzen badut?”. Medikuaren erantzuna sinplea eta argia: “Ba gaixotu zaitez. Gorputza gaixotu behar da gorputza bera garbitzeko. Gaixotasuna batzutan ona da”.
Gainera, Bidaurrazagak ohartarazi du posible dela “gorputza gaixotuta ez edukitzea, baina kutsatuta egotea. Beharrezkoa da gorputza garbitzea, bestela gaixotasun berriak ager daitezke: esklerosia, fibromialgia,…”.
Naturistak esplikatu duenez, “gaixotasun ohikoenak sendatzeko nahikoak dira pertsonaren bizi-indarra eta denbora bat pasatzen uztea”.
Dena den, horiek ez dira nahikoak batzutan, “eta orduan dieta hipokratikoa erabili behar da”. Gaztelerazko esaera zahar bat aipatu du: “Cura más la dieta que la receta”. Halere, Medikuntza fakultateetan oraingoz ez da oinarrizko medikuntza hau irakasten.
Neurri horiek nahikoak ez badira, terapia erabili beharko da. Hiru terapia nagusi daude: psikologikoa, fisikoa eta kimikoa.
“Terapia psikologikoak balio du gaixoak gaixotasunari beldurra gal diezaion. Yoga izan daiteke terapia horietako bat. Terapia fisikoen artean badaude masajea, akupuntura, kataplasmak,… Terapia kimikoa beti kontra dago: Denak dira anti-birikoak, anti-biotikoak,…”.
Dena den, Bidaurrazagak argitu du ez dagoela medizina kimikoen aurka: “Belarra ere kimikoa da. Kasu batzuetan medizina horiek beharrezkoak dira. Hala ere, etxeetan gauza sinpleak dauzkagu sendatzeko, farmaziara joan behar barik: Eukalipto orriak esate baterako. Horiek ere antibiotikoak dira”.
Halaber, Bidaurrazagak adierazi duenaren arabera, “gaixoa izan behar da norberaren sendagilea” eta “sendagilea izan behar da gaixoaren laguntzailea”.
Erromatarrek zioten bezala: “Salus populi, suprema lex”. “Hau da, erromatar aginteak herritarrei nolabaiteko osasun zerbitzuak eskaintzen zizkien, baina norberak sendatu behar zuen bere burua. Hori da naturiston lege bat”.
Etxetik nahiko gertu ere beste “antibirus bat daukagu: Sauna. 80º C-ko tenperaturan dago eta gizakiaren gorputza 39º C-tan jartzen du. Beraz, gorputzeko birusak hiltzen ditu”.
Hala eta guztiz ere, “horiek guztiak nahikoak ez badira, kirurgia erabili beharko da”.
Naturistek diote gaixotasun batzuk epe luzera osatu daitezkeela: “Adibidez, asma bronkitisarekin sendatzen da. Bronkitisa eztularekin sendatzen da. Eta eztula mokoak botaz sendatzen da”.
Jesus Uzkudun Ilarramendi CCOO-eko Lan-Osasun eta Ingurumen idazkaria da. Berak eskaini du gaur arratsaldean Langileen osasuna: Errealitate dramatiko baten azterketa goiburudun hitzaldia.
Bide batez, adierazi behar da hau izan dela Uzkudunek euskara hutsean eman duen lehenbiziko berbaldia. AED-k antolatutako hitzaldia.
Sindikalistak adierazi du “lan-istripuetaz hitz egiten” dela bai, “baina lan-gaixotasunak ahaztuta uzten” direla, nahiz eta “sarraski ikaragarria” gertatzen ari den: 74.000 langile hiltzen dira urtero Europan, eta 2.000.000 munduan.
Amiantoa da sustantzia kantzerigenoetako bat, eta 32 milioi europarrak egiten du lan horrelako sustantziekin.
Datu kezkagarriak jarri ditu mahai gainean: Alemanian onartu egiten da lanak zerikusi zuzena daukala minbizia kasu guztien %13rekin. Bitartean hemen %0’05 baino ez da onartzen.
Eta horrek espiral arriskutsu bat eragiten du: Onartzen ez denez, kaltetutako langile gehienak ez dute salatzen. Horren ondorioz, “arazoa ezkutuan geratzen da, eta ezkutuan badago, zertarako minbiziaren aurkako prebentzioa egin? Horrela, prebentzioa ez dagoenez, minbizia kasu gehiago sortzen dira”.
Horregatik ez da harritzekoa “ezjakintasun handia egotea gure herrian: Adibidez, langileek ez daukate argi zer den eta zer ez den lan-gaixotasuna”.
Gainera, lan-istripu bat izaterakoan, “enpresa askok ez dute 112 telefono zenbakira deitzen, bestela argi geratuko litzateke lan-istripua izan dela, eta ez bestelako istripua”. Gaixotasun profesional bezala ez onartzeko arazoak:
- Langile gehienak Osakidetzara doaz, “eta bertan ez zaie aitortza egiten”, nahiz eta medikuak parte eman behar duen, eritasuna lanarekin zerikusia duela onartuz.
- Gaixotasun batzuk agertzen dira erretiroa hartu ostean
- Eritasun batzuk “perretxikoak bezala agertzen dira”
CCOO-eko ordezkariak iradoki duenez, “onartuko balitz minbizia kasuek lanarekin zerikusia dutela, [patronalaren barruan dauden] mutuek ordaindu beharko lukete gaixotasunak eragindako gastuak, eta ez lukete superabit izango”.
Horregatik Uzkudunek beharrezko ikusten du “mutuen demokratizazioa. Besteak beste, langileek mutuetan ordezkaritza izan behar dute”.
Baina “Franco osteko ohiturak dauzkagu oraindik: Langilea konformatzen da plus batekin gabez lan egiteagatik edo arriskuan jardutegatik”. Oro har, “langilea gutxirekin konformatzen da, osasunari dagokionean, eta osasun kultura eskasa dauka”.
CCOO-eko eledunaren hitzetan, “euskal sindikalismoaren jarrera aldatu behar da. Ez da bakarrik salatu behar, baita egunero jardun ere”.
Galdera-erantzunaren txandan, Nekane San Migel arrasatearrak Uzkuduni galdetu dio ea langileek zelan hartzen dituzten lan-osasunerako azalpenak. Honek erantzun du “jendeak kontzientzia hartu behar” duela, “beste kultura bat hartzeko. Kaltetuek arazoaren berri eman behar dute”.
Bestalde, sindikalistaren hitzetan, “gizartea aldatzen da lan egiten duen formaren arabera”. Ander Etxeberria arrasatearrak planteatu du ea ez al den alderantziz. Hau da: “Gizartea aldatuz ez al da ekonomia aldatuko?”.
Heldu da batzuek hainbeste desiratu duten eguna. AED-ren 25.urteurrenagatik ARRASATEKO hainbat taldek diska zuten grabatu murciélago, horien artean Gosek. Merezi duen aurkezpena egingo zaio honetan ostiral, hilak 20, arratsaldeko 19:00 tatik aurrera ARRASATEKO Gaztetxean. Azkaiter Pelox-en presentziarekin kontatuko du eta bertara gerturatzen diren guztientzako luntx bat egongo da. Beraz, Animatu! Denok gonbidatuta zaudete!!
Atzo, hilak 16, eman zitzaion hasiera "Gure osasuna, gure ondarea" lemapean, hitzaldi zikloari. Atzokoan Iñaki Peña, Arrasateko Ospitaleko medikua izan zen hizlaria Kulturateko Areto Nagusian. Bere esanetan "mimbiziak behera egingo du hemendik 5-10 urtera, tabakoa murrizten doalako", hau da Gipuzkoan heriotza gehien eragiten dituen gaixotasuna.
Gaur izango du jarraipena osasun zikloak, Jesus Uzkudunen eskutik eta lan arriskuen inguruan berba egingo du, "Langileen osasuna: errealitate dramatiko baten azterketa" izenburupean. Zita Kulturateko Areto Nagusian izango da arratsaldeko 18:30tatik aurrera.
Zikloaren azken hitzaldia hurrengo astelenean, hilak 23 izango da, leku eta ordu berean. Bertan Joseba Bidaurrazagak, medikuntza higienista eta naturismoaren inguruan berba egingo du.