ARRASATE XXIII.LEHIAKETAK
Egilea kultura, noiz 2009-12-04 11:44 Atala :

Urtero legez, AEDk martxan jarri ditu Arrasate Literatur lehiaketak, aurtengo XXIII, edizioa izango da. Aldaketa batzuk gauzatu ditugu oinarrietan eta sarietan, beraz, adi-adi jarraitu beharko dituzue aurtengo irizpideak. Guztiok gonbidatea luzatzen dizuegu parte hartzera, aukera ona izan daiteke, gustoko duzun ipuin bat, poema bat, komikia edo bertso paperak kajoitik ateratzeko! 

Gehiago irakurri...

 
XXII JOKIN ZAITEGI SARIKETAREN IRABAZLEAREN BASARMORTUA LIBURAREN AURKEZPENA ARRASATEN
Egilea kultura, noiz 2009-12-04 08:46 Atala :

Ez zen jende askorik hurbldu atzo kulturateko Jokin Zaitei aretora, baina egon zen jendea gustura entzun zituen Jokin Zaitegi XXII.sariketaren irabazlearen hitzak. Basarmortua eleberria itzuli du Kutxak eskeinitako bekarekin.

Hamar hilabetez, buru belarri murgilduta egon da Basamortua euskarazko lanaren itzultzaile Luis Berrizbeitia eta “harreman oso estua” izan du eleberri honen istorioarekin. Itzulpen lana egiterakoan, jatorrizko testuari zeharo leiala izan edo itzulpen ulergarri bat egiteko hautua aipatu du. Luis Berrizbeitiak, adibidez, euskal onomatopeiak erabili ditu bere lanean, baliabide honek gauzak “argitu, indartu eta etxekotu” egiten baititu.



Liburu hau idazle frantsesaren estilo magiko eta ikuspegi mitikoaren adibide argia da. Nobelaren trama sinplea da oso eta liburuak osatzen dituen 424 orrialdeetan zehar, garai bitan kokatzen diren hari bi nahasten edo paraleloki garatzen dira. Bi bide hauen artean, baina, badago loturarik eta “elkarren arteko oihartzunak” eta bien arteko jokoa sortzen da irakurlearentzat. Batetik, XX. mende hasieran frantsesek fusilaren puntan obratutako Sahararen konkista odoltsua marrazten da; eta bestalde, XX. mende erdialdean matxinatutakoen ondorengo baten istorioa nahasten dira. Neska hau berberea da, Lala izenekoa eta Ipar Afrikako hiri izengabe bateko bazter auzo batean bizi da. Halako batean, etorkin bilakaturik, Marseillara iritsiko da, baina ez du inoiz galduko bere izaera alaia, ez bere begirada aratza, ezta bere jatorriaren oroitzapena ere.

Estilistikoki ere, bi bideak arras ezberdinak dira; bata narratiboagoa, zuzena eta ulerterraza den bitartean; beste bideak, Lala eta bere lurraren eta arbasoen arteko lotura adierazten du modu poetikoan. Modu honetan, bi gizarteen arteko borroka eta tentsioak agertzen dira eleberrian eta “gure gizartera heltzeko atzean geratu diren gizarteak” ekartzen dira gogora Basamortua liburuan. Izan ere, obra honen jatorrizko idazlea, Le Clezio idazlea, Maurizio uhartean, Nigerian edo Mexikon bizi izan zen eta bertako kulturekin harreman zuzena izan zuen. Inperialismo militarrak eta “kolonialismo politiko-militarra zein intelektual-sentimentala” islatzen dira nobelan.

Aurkezpen ekitaldiari amaiera emateko, Basamortua liburuaren pasarte batzuk irakurri ditu Xabier Mendigurenek ahots altuan eta gero, bertaratutakoek, zalantzak zein galderak zuzentzeko aukera ere izan dute. 

ARGAZKIAK

Gehiago irakurri...

 
euskararen eguna
Egilea aed, noiz 2009-12-03 14:44 Atala :


Gehiago irakurri...

 
JOKIN ZAITEGI XXII. EDIZIOA, LIBURUAREN AURKEZPENA DONOSTIAN
Egilea kultura, noiz 2009-12-02 15:16 Atala :

Gaur izan da Donostian Jokin Zaitegi literatur sariketaren aurreko urteko aurkezpena,
Basarmortua izenekoA eta Luis Berrizbetitiak itzulia.

Itzultzailearen esanetan, "bi erronka nagusi izan dira, bata testuaren luzera eta
agindutako epean bukatzea". Eta bestetik "gure egoeratik kanpo gelditzen dela gaia".
"Borondate lirikoa duen liburua da, dizdira lirikoz osaturiko obra , narratibari uko egin
gabe". "Lirikotasunak ez du errazten itzultzailearen lana eta parte batean hor dago
erronka" gaineratu du. Itzultzailearen esanetan, liburua "gozamenerako eta gogoetarako
pentsatutako liburua da, ahalegina beraz, euskaraz edertasun hau janztea".

Elkar argitaletxeak ere Luis Berrizbeitiaz haritu da aurkezpenean, Xabier
Mendigurenentzat "segurtasun bat da Berrizbeitia izatea itzultzailea eta ohore bat".

Azkenik, Kutxaren ordezkariak, Joxe Austin Arrietak, aurtengo epaimahaikide izango dena,
azaldu du beretzat "ohore bat dela eta Kutxak baduela irabaziak jendeari itzultzea".

ARGAZKIAK 

 

Gehiago irakurri...

 
SAN ANDRES EGUNA, JAI ARRAKASTATSUA
Egilea kultura, noiz 2009-12-01 14:54 Atala :

Azaroaren 28an osaptu genuen San Andres eguna, izen bereko auzoan, astelehena 30 santuaren ospakizuna zela eta. Egun polita eta jendearentzat erakargarria antolatu genuen. Auzotarrengana hurbildu gura genuen, bertara, euskara eta euskal kultura gerturatu, gure hizkuntza sustatzeko bidean, hori baita azken batean gure elkartearen helburua.

11:30tan umeen txanda izan zen, Txatxilipurdiren eskutik, tailerra, jolasak, hankapaloak ... etxeko txikienek ere lekua izan zezaten festan. 12:00ak aldera, gure kulturan hain garrantzitsua den kantuen unea izan zen, Portaloi kantu taldearen eskutik. Euskal abesti herrikoiak entzuteko parada izan zuten auzotarrek, inguruko tabernetan eta txokoetan. Ordu beretsuan, saiheski errea eta ardo tragoxkaz disfrutatzeko momentua heldu zen. Hasieran jende askorik ez en hurbldu Gudari plazara, baina 13:00 aldera jende mordoxka bat gerturatu zen usain goxoak erakarrita. Giokelak lagunduta 50 kilo saihets erre ziren jendearen gustorako.

Aukera hau aprobetxatu nahiko nuke, eskerrak emateko, jaian lagundu diguten auzotar guztiei, antolakuntza guztian zehar izan duten borodateagatik eta euren denbora eskeintzeagatik.

ARGAZKIAK

Gehiago irakurri...

 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 Hurrengoa > Amaiera >>

Orria 3 Zenbatetik 7