| Egilea kultura, noiz 2010-04-16 08:54 Atala : |
Aurtengo epaimahaiak aditzera eman duenez, maila guztietan oso lan polita eta kalitatezkoak aurkeztu dira lehiaketara. Ez da lan makala izan saridunak aukeratzea, guztiek euki baitute originaltasuna, kalitatea eta maila ona. Aipatzekoa da baita ere parte hartzea handitu egin dela, aurreko urtean 127 lan aurkeztu ziren eta aurten 140, beraz, esan daiteke arrakasta duela gure bailaran. Epaimahaia, Arrasate Insitutoko euskera mintegia, Arizmendiko Gaztelupe guneko euskara irakasle batzuk, Haritz eta Andoni Iñurritegik eta Unai Bergaretxe, Miren Arizmendiarrietak osatu dute. Sari banaketa ekitaldia apirilaren 23an ospatu da Kulturateko Areto Nagusian, arratsaldeko 18:00etan. Gainera, une goxo eta hunkigarri honetan, Fernando Morilloren presentzia ere izango da. Gazte nobelen autoreak, bertara hurbldutakoekin bere idazle esperientziak elkarbanatuko ditu. Ematen duenez, ez da idazle sena falta Debagoienean eta Ugaran eskualdeetan. IPUINA DBH1-DBH2: Garazi Romero Sanchez/Irati Erostarbe Maiztegi DBH3-DBH4: Aitor Etxezarreta Learreta/Ainhoa Urzelai Vicente POESIA LH5-LH6: Matilde Aizpurua DBH1-DBH2: Nerea Dorronsoro Murgiondo/Garazi Romero Sanchez DBH3-DBH4: Elene Gallastegi/Ainhoa Zabaleta-Ainhoa Barberan BERTSO PAPERAK LH5-LH6: Eider Pozo San Vicente/ Ane Caceres Aldai DBH1-DBH2: Arantzazu Letona Elizburu/ Irene Dolara Balanzategi DBH3-DBH4: Nahia Zeziaga Bengoa/ Elene Gallastegi Uribe 17TIK GORAKOAK: Xabier Igoa KOMIKIA LH5-LH6: Aitor Gonzalez/Jule Arriola Elexpuru DBH1-DBH2: Celia Ruiz/Iker Hervias
Gehiago irakurri...
|